XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kirol saltsa

Eskubaloilariak ere badira

Astean bi aldiz dihardute baloi artean Eskolapioetako polikiroldegian eta igandero izaten dituzte partiduak.

Etxean eta kanpoan txandatuz.

Hiru urte inguru geldirik egon bada ere taldea, aurten berpiztu egin dute, garrantzizko ezer egiteko asmotan.

Hogeitalau urte dira eskubaloiko lehen taldea atera zena.

Garaiko taldeen aurka jolastu eta gogo handiz entrenatu ondoren, emaitza nahiko onak lortu izan zituen taldeak.

Denboraldi onenetan, 2. maila nazionalera igo ziren, 1.go maila igotzeko oportunitateekin.

Igotze hau lortzeko zenbait partidu jokatu izan zituzten.

Besteak beste Bartzelonaren aurka ere jokatu ziren partiduak garai hartan.

Zenbaitzuk gogoratzen duten bezela, 2 metrotako jokalariak zituzten taldeen aurka jokatu beharra tokatu zitzaien.

Garai hartan Tolosan eskubaloiak orain duen baino zaletasun handiagoa omen zuen.

Hiru urtetako ixilunearen ondoren, indarberriturik azaltzen zaigu taldea.

Javier Lorz dute entrenatzailea.

Beste kirol batzuen artean kirol honi urte asko eskeini dizkion gizona dugu berau.

Talderatutako jokalari berriak eta aurreko taldeetan jolasten zutenek osatzen duten taldea.

Aurtengo denboraldia, lehena izanik eta jokalari berriak egonik, prestakuntza urtea kontsideratzen du entrenatzaileak aurtengo hau.

Hau da, hurrengo urterako helburuak kokatzeko, finkatze urtea.

Gaur egun jada, taldeak hiru ekipo ditu, jubenilak, kadeteak eta lehen taldea, honela harrobia finkatua duelarik.

Lehen taldea aurten hasi denez, liga probintzialean jokatzen du.

Orain arteko emaitzak denetik izan dira.

Lehen urtea izanik jasotako emaitzak positibotzat kontsidera daitezke jakitunen ustez.

Lehen taldea hamasei jokalari inguruk osatzen dute, nahiz eta fitxetan hamalau baino ezin diren egon.

Jakinarazi izan dugunez, datorren urtean taldearen hogeitabost urteak ospatzen dira eta, hori dela eta, festaren bat antolatu nahi dute.

Elgorriaga Bidasoaren aurkako partidua egiteko asmoak ere badira.

Usteak erdi ustel direnez hurrengo urterako utzi beharko ditugu ekitaldi hauen inguruko hitz pitz guztiak.

Partiduei dagokienean, giro polita sortzen dela adierazi digute.

Hala ere, beti lagunak eta kuadrilakoak gerturatzen omen dira animoak zabaltzera.

Gehitu beharra dago, gurasoek ere egiten dutela beraien presentzia, familikide diren jokalariei beraien laguntza guztia izanik.

Gogorarazi diguten bezela, betidanik gerturatu izan da gurasoren bat partidoetara, eta orain ere hala da.

Bestalde denak gonbidatuta zaudete, eskubaloi partidu hauetara, giro bero bat sortzeko aitzakiarekin.

Aurrez esan bezela, hiru urteko ixilaldia izan zuen taldeak jende falta zela eta.

Ez dute espero berriro ere horrelakorik gertatzea.

Hori denon eskuetan dago, taldean parte hartuz, bai kantxan bai gradatan.

ENEKO ARANBURU